| |
Elkartea:Dendari Elkartea, Galdakaoko Merkataritza-Ostalaritza-Zerbitzuak, 1996an eratu zen, Galdakaoko Udalerriaren merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen interesak ordezkatzeko eta defendatzeko helburuarekin.
Hamar urte baino gehiagoko ibilbidearekin, elkarte bezala garatzen joan garela esan ahal dugu, gure kolektiboko kideen kopurua pixkanaka areagotu egin da 200 kideak gainditzera iritsi arte.
Gure helburua, gure establezimenduetarako nahiz Galdakaoko udalerri osorako banaka inoiz lortuko ez genituzkeen onurak modu bateratuan lortzea da. Sinergia hauek guztiak lortu ahal izateko kide ugari izan beharko gara eta, guztion artean, Udalerri hobeagoa, erakargarriagoa, zentzu guztietan erosoagoa, eraginkorragoa dena eta, azken batean, bizitzaz betetako kaleak dituena eratuko dugu.
Zure Elkarteko Web atarian sartzera gonbidatzen zaitugu, horrela, bertako kidea izateko arrazoiak egiaztatu ahal izango dituzu.
Muguru plaza z/g helbidean gaude. Gure arretarako ordutegia 9:00etatik 18:00etara bitartekoa da. Horrela gure kideen beharrekin egokituko gara, hauentzat kalitatezko nahiz hurbiltasunezko zerbitzua emateko.
|