|
|
Galdakao ezagutu ezazu- HistoriaNoiz sortu zen zehazki ezagutzen ez bada ere, herriaren antzinatasuna garbi geratzen da. Jadanik XIV. mendean, hau da, Bilbo fundatu zen mende berean, dokumentu bat dago eskuragarri zeinen bidez erroldatutako nekazariek, Galdakaoko elizateko (beste elizate batzuekin batera: Bediako San Juan, Arrigorriaga, Zaratamo eta Basauriko San Miguel) nekazal-etxeetako biztanleak zirenak, Bizkaiko Jauna eta gerora Gaztelako erregea izango zen infante Juan Jaunari, Ahaide Nagusi batzuen aldetik jasaten zituzten gehiegikerietatik defendatu ahal izateko Bilboko biztanleen parte izatea eskatu baitzioten.
1375eko martxoaren 12an pribilegioa eman zitzaien zitzaien, Almanzanen datatua izan zen dokumentuaren bidez, eta Galdakao Bilboko biztanleriarekin elkartuta geratuko da eta batasun hau 1630ra arte mantenduko da.
XVI. Mendetik aurrera, jakina da, Uribeko merindadearen Elizatea den Galdakaok, Bizkaiko Jauntasunari zegokion Batzar Nagusiko botoa eta 38. eserlekua betetzen zuela, bere gobernu orokorrerako bi erregidore leial zituelarik, hitzarmenik garrantzitsuenak gauzatzen zituen udalbatza irekia edo gurutze geratua izateaz gainera.
Bere antzinako parrokia, Gangurengo Santa Maria (1782an eraitsia), toki oso urrunean kokatuta zegoen, bere deitura zekarkion mendian: Ganguren. Horregatik, XIII. mendean hura ordezteko, Elexaldeko Santa Marķa tenplua eratuko da. Bere fundatzailea Sancho de Galdakao y Torrezabal deiturikoa izan zen.
Galdakaok liskar ezberdinetan hartu zuen parte, esaterako Konbentzioko Gerra (1795), Napoleonikoan (1808-1812) eta Lehenengo Gerra Karlistan (1833-1839). Horrela, azken honetan, Galdakaok paper garrantzitsua jokatu zuen. Historian gerra zibilean zehar karlistentzako luzaroan kuartel moduan erabilgarria izan zen udaletxe oso handia aipatzen da. Liskarraren amaiera arte, Galdakao tropa karlistentzako kokalekua izan zen.
Industrializazioaren etorrerarekin, XIX. mendean, Galdakao, antzinatik industria zereginetan aritua (harrobi eta burdinolen ustiapena), industrien gune garrantzitsua bihurtu zen eta 1882ko udalerria zeharkatzen zuen Donostia-Bilbo trenaren (hasieran Bizkaiko Tren Zentrala deiturikoa) inaugurazioa lagungarria gertatu zitzaion
1936ko Espainiako Gerra Zibilean, Galdakao Errepublikarekiko indar leialen mendean mantendu zen, 1937ko ekainaren 15era arte, orduan Nafarroako 1. Brigadak hartu baitzuen.
Galdakao Bilboko Burdinazko Gerrikoaren esparruan geratzen zen, eta bere industria ahaltsuaren artean dinamita fabrika zegoen. Maiatza eta Ekainean zehar hegazkin nazionalen aldetik askotan bonbardatua izan zen, beraz Nafarroako 1. Brigada sartu zenean, Eusko Jaurlaritzaren Batailoiekin borroka gogorrean jardun ondoren, hondamendi nabarmenak eginak ziren.
Gerra osteko garaiak eta ondoriozko errepresioak, ekonomia, gizarte eta kulturaren geldialdia ekarriko dute. Hori guztia hala izanik, Galdakao hazten jarraitu da eta pixkanakako urbanizazioa gauzatu da. |